Foro JoomlaguneaForo Joomlagunea

Atal berria dugu web gunean luzapenen euskarazko itzulpenekin. Gune honetan Joomlagunea taldearen eskutik ahalik eta luzapen gehienen itzulpenak jarriko dira eskuragarri bere deskargarako.

Atal honetan bi motatako itzulpenak izango ditugu: Besteen itzulpenak eta gure itzulpenak.

Besteen itzulpenak:

Hauen artean bi bakarrik aurkitu ditugu: Virtuemart eta K2. Hoenkin ikus dezakegu oso zaila dela euskarazko itzulpenak lortzea Joomla plataformaren gainean euskaraz egin nahi diren web guneentzako.

Gure itzulpenak:

Atal honetan guk eginiko itzulpenak argitaratuko ditugu. Aurreneko aldirako 13 luzapenen itzulpenak jarri ditugu eskuragarri, 5000 hitz baino gehiago itzuli ditugularik.

Eginiko itzulpenak honakoak dira: Sobipro, Kunena, Acepolls, Foxcontact, Jevents, News pro gk4, Oziogallery, Proforms basic, Simple rss feed reader, wgpicasa, Xmap, Auth email eta Ninja RSS Syndicator dira.

Zuen gustokoak izango direlakoan gaude.

Top