Foro JoomlaguneaForo Joomlagunea

joomla logo blackJoomla! edukiak kudeatzeko sistema (EKS) bat da. Kode irekikoa da, PHP programazio lengoaia erabiltzen du eta GPL lizentziapean dago. MySQL datu-baseak kudeatzeko sistema erabiliz, Internet eta intranet-etan nahi den informazioa publikatzeko aukera ematen du. Bestalde, beste hainbat ezaugarri ere baditu Joomla!-k: orriak cachean gorde errendimendu hobea lortzeko, web indexazioa, RSS, orrialdeak inprimatzeko aukera, flash-ak notiziekin, blog-ak, foroak, inkestak, ordutegiak, web guneetan bilaketak, lenguaiaren internazionazioa. Kudeatzeko sistema honen izenak bere esanahia badu, “denok batera” , hain zuzen ere.

2005eko Irailaren 16an argitaratu zen Joomla!-ren lehen bertsioa (Joomla! 1.0.0). Bertsio hau Mambo 4.5.2.3 bertsioaren hobekuntza izan zen, seguritate eta erroreen kontrako arloetan hainbat aldaketa izanik. Orain, Joomla! 1.5b bertsioa dugu, berau GPL eta PHP 5 lengoiarekin sortua.

Top