Foro JoomlaguneaForo Joomlagunea

Joomlaren instalazioa nola egin azalduko dizuegu ondorengo manualean. Azalpena euskaraz egingo dugu baina irudiak gazteleraz ikusiko dituzue, ez bait dago instaladorerik euskaraz.

Lehenik eta behin Joomlaren plataforma jeitsi behar dugu ondorengo lekuetako batetik:
- www.joomla.org (Ingeleseko bertsioa)
- www.joomlaspanish.org (Gaztelerazko bertsioa)
- comunidadjoomla.org (Gaztelerazko bertsioa)

Aukera hauek jarri dizkizuegu baino gehiago ere badaude. Guk adibide hau egiteko www.joomlaspanish.org-eko Joomla 2.5.11 bertsioa jeitsiko dugu. Ondoren gure zerbitzarian edo hosting-ean deskonprimituko dugu karpeta batean.

Hau egin ostean gure dominioko helbidea jarriko dugu eta karpetaren izena ez badugu lehenago berbideratu.

Bertan Joomlako instaladorearen lehen atala agertuko zaigu, ondorengo irudian ikusten dugun bezela lehen lehioan hizkuntza aukeratzeko eskatuko digu aplikazioak. Guk gaztelera aukeratuko dugu gure adibiderako.

Instalazioa Joomla 1

Hau onartu ondoren konfigurazioako egiaztapen batzu egingo ditu aplikazioak. Hauetako batzuk beharrezkoak dira eta beste batzu gomendagarriak. Hauetako batzuk zeintzuk diren gure web guneko gutxieneko baldintzetan ikus ditzakezue (PHP, MySql,...), gomendagarrien artean gure hosting-eko konfiguraziokoak dira gehienbat (zihur era, erroreak erakutsi,...).
Beharrezko egiaztapen hauek igarotzen baditugu aurrera jarraitzeko aukera izango dugu.

Instalazioa Joomla 2

Hurrengo lehioan GNU lizentzia onartu beharko dugu, bertan dugularik azalpena.

Ondoren Datu basearen datuak eskatuko dizkigu instaladoreak. Bertan datu base mota aukeratu beharko dugu (gure kasuan MySQL). Hosting-aren izena adierazi eta bertan datu basea sortzeko gure erabiltzaile eta pasahitza adieraziko ditugu. Bukatzeko datu basearen izena jarriko dugu, datu basearen tablek aurretik izango duten aurrizkia gomendatuko digu (guk alda dezakegu).

Instalazioa Joomla 4

5. atalean FTP-ko konfigurazioa ezarri daiteke. Aukerazkoa da, hori bai beste aukeraren bat eduki beharko dugu zerbitzariko karpeta horietara iritsi ahal izateko.

Instalazioa Joomla 5

Honekin azken atalera iritsiko ginateke. Bertan Web gune berriaren izena adieraziko dugu. Ondoren gure E-maila eta Administradore baimenak edukiko dituen erabiltzailea eta pasahitza definituko ditugu. Behekaldean adibideren bat instalatu nahi dugun adieraziko diogu (ez jarri traba besterik ez baitu egiten).

Instalazioa Joomla 6

Hau onartu ondoren bukaerako lehio bat erakutsiko digu instaladoreak.

Instalazioa Joomla 7

Bertatik instalazio karpeta ezabatu eta administradore sarrerara joateko link-a adieraziko digu, baita gure gure web gunera ere.

Administradore link-a aukeratu eta adierazitako erabiltzaile eta pasahitza sartuz gure web guneko aukera guztiak edukiko ditugu eskuragai.

Administradore sarrera

Honekin amaitzen dugu gure lehen euskarazko manuala.

Top