Foro JoomlaguneaForo Joomlagunea

Joomlako luzapenen itzulpenak nola instalatzen diren ikusiko dugu ondorengo manualean. Azalpena euskaraz egingo dugu baina irudiak gazteleraz ikusiko dituzue, ez bait dago ez instaladorerik ezta administratzaileko alderik euskaraz.

Lehenik eta behin Joomlako zein luzapen itzuli nahi dugun aukeratu beharko dugu. Luzapenaren web gunean ikus genezake ze hizkuntzetara dagoen itzulia. Guk gure web gunean luzapen batzuen lotura dugu eta beste batzuen itzulpena bertan egina.

Luzapenen itzulpena 1

Bi motatako instalazioak edukiko ditugu: Automatikoa eta Eskuzkoa.

Automatikoak

Itzulpena lortu ondoren "gestor de extensiones" era joango gara. Bertan instalatzeko dugun hizkuntzaren fitxategia bilatu eta beste edozein luzapen bezela instalatuko dugu.

Luzapenen itzulpena 2

Instalatzeko eman eta bukatzean egin duenaren mezua bihurtuko digu.

Eskuzkoa

Instaladorerik ez dagoenean egin beharrekoa.

Luzapenen itzulpena 3

Ditugun fitxategiak kopiatu eta gure Joomla karpetako language\"hizkuntza" gure kasuan eu-ES karpetan kopiatuko dugu.

Luzapenen itzulpena 4

Hau eginda sistemak web gunean dugun hizkuntzara itzuli behar duenean beharrezko duen hizkuntza fitxategira joko du karpeta honetan, aurkituko ez balu hizkuntza nagusiarekin itzuliko luke.

Top