Foro JoomlaguneaForo Joomlagunea

Joomlako luzapenen instalazioa nola egin azalduko dizuegu ondorengo manualean. Azalpena euskaraz egingo dugu baina irudiak gazteleraz ikusiko dituzue, ez bait dago instaladorerik euskaraz.

Lehenik eta behin Joomlako zein luzapen instalatu nahi dugun ikusiko dugu. Honetarako leku ezberdinak ditugu, gure web gunea bertan edo luzapen gehienak dauden extensions.joomla.org web gunea.

Adibide bezela ondorengo manualetako bat egiteko erabiliko dugun Akeeba backup luzapena instalatuko dugu. Lehenik eta behin luzapena bilatuko dugu luzapenen web guneren batean.

Akeeba backup deskarga 1

Bertatik luzapenaren web gunera joan eta luzapena jeitsiko dugu. Luzapen hauek doakoak edo komertzialak izan daitezke. Guk Akeeba Backup-aren behar dugun bertsioa aukeratuko dugu.

Akeeba backup deskarga 2

Gure ordenagailura jeitsiko dugu luzapena instalatzeko fitxategia. Bertan dugularik Gestor de extensionesera joango gara eta fitxategia aukeratuko dugu irudian adierazten den bezela.

luzapenen instalazioa 1

Instalatzeko eman eta bukatzean abisua emango digu luzapena instalatua izan dela.

luzapenen instalazioa 2

Luzapena bilatu eta prest edukiko dugu.

luzapenen instalazioa 3

Honekin amaitutzat emango dugu manual hau.

Top