Foro JoomlaguneaForo Joomlagunea

Joomlako txantiloien instalazioa nola egin azalduko dizuegu ondorengo manualean. Azalpena euskaraz egingo dugu baina irudiak gazteleraz ikusiko dituzue, ez bait dago instaladorerik euskaraz.

Lehenik eta behin Joomlako zein txantiloi instalatu nahi dugun ikusiko dugu. Honetarako leku ezberdinak ditugu, gure web gunea bertan edo Txantiloien direktorioak dituzten beste web guneak gure loturen atalean ikus dezakezuenez.

Adibide bezela gure web gunean erabiltzen dugun JSN Escape txantiloia bilatuko dugu.

Txantiloien instalazioa 1

Bertatik txantiloiaren web gunera joan eta txantiloia jeitsiko dugu. Txantiloi hauek doakoak edo komertzialak izan daitezke. Gure txantiloiak bi motak ditu, hau da, aukera gutxiko doako txantiloia eta aukera askoz ere gehiago dituen ordaindutako PRO deritzon bestea. Fitxategia jeitsi ondoren Gestor de extensionesera joango gara eta fitxategia aukeratuko dugu irudian adierazten den bezela.

Txantiloien instalazioa 2

Instalatzeko eman eta bukatzean abisua emango digu txantiloia instalatua izan dela.

Txantiloien instalazioa 3

Gestor de plantillasera joan eta bertan edukiko dugu eta predeterminatu bezela egongo da dagoeneko.

Txantiloien instalazioa 4

Bertan sartu eta txantiloi bakoitzak dituen aukera guztiak ikus ditzakegu.

Txantiloien instalazioa 5

Honetaz gain goiko partean "Plantillas" atalean sartuz gero eta bertan "opciones" atalean aukera bat dugu aurreikuspen bat ikusi ahal izateko gure txantiloiean.

Txantiloien instalazioa 6

Honekin gune guztien posizionamendua ikus dezakegu lehio batean irudian ikus dezakegun bezala gero honekin moduluak errezago koka ditzakegularik.

Txantiloien instalazioa 7

Horrenbestez amaitutzat emango dugu txantiloien instalazioari dagokion manuala.

Top