Foro JoomlaguneaForo Joomlagunea

Joomla plataformaren seguratsun kopiak egiteko modua azalduko dugu ondoren, honetarako Akeba Backup aplikazioa erabiliko dugularik. Azalpena euskaraz egingo dugu baina irudiak gazteleraz ikusiko dituzue, ez bait dago instaladorerik euskaraz.

Lehenik eta behin Joomlako Akeeba Backup luzapena instalatu beharko genuke (Luzapenen instalazioen manualean ikus dezakezue nola egin). Instalatu ondoren Luzapenen atalean azalduko zaigu.

Akeeba backup instalazioa 2Instalatu ondoren konfiguratzea eskatzen du.

Akeeba backup instalazioa

Onartu eta panelera sartuko gara.

Bertatik luzapenaren aukera guztiak azalduko zaizkigu. Ez dauka zailtasunik kopia egiteak, horretarako "Backup Now" botoia sakatu.

Seguratsun kopia egin 1

Ondorengo lehioan izena emateko eskatuko digu eta berriz kopia egiteko.

Seguratsun kopia egin 2

Kopia egiten denboratso bat tardatuko du.

Seguratsun kopia egin 3

Amaitzean kopia ongi egin den esango digu eta gure kopiak administratzeko atalera joateko lotura azalduko zaigu.

Seguratsun kopia egin 4

Bertan eginak ditugun kopia guztiak azalduko dira, bertan sakatuz kopia hau gure ordenagailura jeisteko aukera edukiko dugularik.

Seguratsun kopia ikusi eta jeitsi

Bertan eduki nahi dugun kopia kopurua eta beste aukerak konfigurazioean edukiko ditugu eskuragai. Kopia bakoitzak asko okupatu dezakeenez hau ongi konfiguratu beharko dugu gure hosting-ak duen tamainuaren arabera.

Top