Foro JoomlaguneaForo Joomlagunea

Joomla plataformaren seguratsun kopiak berreskuratzeko modua azalduko dugu ondoren, honetarako Akeba Backup-ak duen KickStart aplikazio erabiliko dugularik. Azalpena euskaraz egingo dugu baina irudiak gazteleraz ikusiko dituzue, ez bait dago instaladorerik euskaraz.

Lehenik eta behin Joomlako Akeeba Backup-a berreskuratzeko KickStart aplikazioa bilatuko dugu Akeebako web gunean.

Seguratsun kopia berreskuratu

Aplikazioa deskargatu ondoren web gune berria instalatu nahi dugun lekuan kopiatuko ditugu kickstart.php fitxategia eta nahi dugun hizkuntza eskuragarri ditugunetik (euskara ez dago). Hauekin batera egina dugun seguratsun kopiaren fitxategia jarriko dugu bertan irudian ikusten dugun moduan.

Seguratsun kopia berreskuratu 2

Nabegadore batean sartu eta gure web gunearen helbidea idatziko dugu bukaeran /kickstart.php idatziko dugularik. Honako mezua azalduko zaigularik.

Seguratsun kopia berreskuratu 3

Escape zanpatu eta instalazioaren aurreko lehioa azalduko zaigu. Bertan berreskuratu nahi dugun seguratsun kopia galdetuko digu (bat baino gehiago baleude). Fitxategi hauek JPA luzapena dute. Beste aukera guztiak dauden moduan utziko ditugu.

Seguratsun kopia berreskuratu 4

Honenbestez instalazioan sartzeko lehio bat azalduko zaigu.

Seguratsun kopia berreskuratu 5

Instaladoreak gure Hosting-ak betebeharrak betetzen dituen esango digu jarraian.

Seguratsun kopia berreskuratu 6

Hurrengora joateko goiko partean dugun "Next" sakatuko dugu. Hurrengo aukerak datu basea berreskuratzekoak dira. Lehenik eta behin datu basea berreskuratuko du instaladoreak ondoren fitxategiak behar den lekuan ezartzeko eta web gunea guztiz berreskuratzeko. Datu base mota aukeratuko dugu MySQL gure kasuan. Ondoren erabiltzailea eta pasahitza adieraziko ditugu, baita tablaren izena ere. Hauek berreskuratzeko aplikazioak segurtasun kopiatik ezarriko ditu defektuz, guk aldatzeko aukera edukiko dugularik Oraingo Hosting-ean ezberdinak izango balira.

Seguratsun kopia berreskuratu 7

"Next" sakatu eta datu basea berreskuratuko du. Ongi egin badu ondorengo mezua adieraziko du.

Seguratsun kopia berreskuratu 8

Ondorengo lehioan web gunearen izena eta Joomlako instalazioan eskatzen dituen beste datuak eskatzen ditu, hau da FTP konfigurazioa (aukerazkoa) eta administratzaile bezela sartzeko erabiltzailea eta pasahitza zein izango diren.

Seguratsun kopia berreskuratu 9

Berriz ere "Next" sakatu eta dena arazorik gabe egin badu honako irudian ikusten den bezelako mezua emango du.

Seguratsun kopia berreskuratu 10

Bertan instalazioko fitxategiak ezabatzeko aukera dugu "Remove" linkean sakatuaz. Honenbestez gure web gunea lehen zegoen bezala eduki beharko genuke.

Top